Ongi etorriak
![]() |
BENTA BERRIko FAROLA Joan den urtarrilaren 20an Istigorra elkarteak Benta Berriko farola eman zion Basoetxea elkarteari bere dedikazio eta gizarte eta kultur ekarpenagatik gure auzoarekin. Martin Talleria Istingorra elkarteren lehendakariak saria eman zien Manuel Simon eta Gabino Mesari, Basoetxearen lehandakari eta lehendakariordea hurrenez hurren. Hemendik Istingorra elkarteri zorionak ematen dizkiogu bere jakiten egiteagatik eta eskertzen diogu sari honen ematea eta maitasun erakusketa gure elkartearekin. |
||||
![]() |
Inauteriak 2010 Inauteriak direla eta, Baso Etxea Elkarteak afari bat antolatuko du. |
||||
Damborrada 2010 Urtarilaren 20an gaueko 9etan, beti bezala, Baso Etxeako danborrada irten zen. Aurten himnoa estrinatu zuen 25garren urtebetzea zela eta. |
|||||
Gabonetako Loteria Partizipazioak salgai urriaren 8tik aurrera. Astearte eta ostegunetan 19:00 - 20:00 |
|||||
![]() |
XXV. MUS TXAPELKETA Beste urtean bezala Elkarteko Mus txapelketa egiten ari da. Sari banaketa afaria abenduaren 18an izango da seguraski.
| ||||
![]() |
LAUARIN Iaz bezala Baso Etxea elkarteak bere laguntza eman zion Lauarin jaialdiari. |
||||
![]() |
3. Garagardo Jaia Joan den uztailaren 17an 3. Garagardo Jaia ospatu genuen Elkartean.
|
||||
OHIKO ETA EZ-OHIKO BATZAR OSOA
|
|||||
![]() |
BARRIKOTE Joan den apirilaren 24an, Barrikote bat ospatu da Elkartean. |
||||
![]() |
Ihautekiak 2009 Joan den otsailaren 21an afari bat ospatu genuen. Menu Arrain zopa Makailu piperradan Txahal-masailak Postrea Ardoa, sagardoa eta ura 28 € |
||||
Hauek dira Baso Etxearekin lehen aldiz parte hartu zuten neskek 2009/1/20
Alegre Fernández, Elixabete |
|||||
![]() |
XXIV. MUS TXAPELKETA Irabazi zuen bikotea ANGEL GOENAGA - ANGEL TOBIAS izan da. Bikoteak, Egutegia eta Emaitzak Sari banatzeko afaria 2008ko abenduaren 12an ospatu zen oso giro onekin. |
||||
![]() |
2009ko danborradan parte hartzeko eskaera (bazkideen alabak eta bikote-lagunak) Joan den urriaren 26an, igandez, ez-ohiko batzar osoa egin ondoren, izena emateko epea ireki da bazkideen alabek eta bikote-lagunek 2009ko danborradan parte hartu dezaten, betiere batzar osoan onartutakoari jarraituz. Interesa duzuenok honekin batera doan eskaera-orria bete eta elkartearen postontzian sartu behar dute datorren azaroaren 8aren aurretik. |
||||
![]() |
BASO ETXEA JAPONEN BIDEOA Uda honetan Japoniar TB kate bat Donostian egon da filmatzen.Filmaketa zati bat Baso Etxea elkartean izan da. 45 minutu kapitulu bat eman dute. Bideo hau horren zati bat da. |
||||
I ARGAZKI DIGITAL TXAPELKETA "Mamua" izenburuarekin, hau da argazki irabazlea. Andoni García elkarkideak egina. |
|||||
![]() |
SANTO TOMAS EGUNA Joan den abenduaren 21ean, igandez, txistorra jatea egin zen elkartean, Etorri nahi zuten bazkide guztiak etorri ginen.
|
||||
![]() |
BABARRUN JATEA Joan den azaroaren 15ean, larunbatez, babarrun jatea egin zen danborradan parte hartzen duten guztientzat (edo noizean behin parte hartu dutenentzat). Prezioa 15 euro izan zen, eta menua hau izan zen: babarrunak eta aza (sakramentu guztiekin), eta postrea, ardoa, sagardoa, kafea eta kopa. Zuzendaritza eta jai batzordeetakoek prestatu zuten bazkaria. |
||||
![]() |
XXIV. MUS TXAPELKETA Elkarteko bazkide eta lagun guztioi gonbitea luzatzen dizuegu mus txapelketan parte hartzera. |
||||
![]() |
Argazki Digitaleko I. Lehiaketa Baso Etxea elkarteak bere lehenengo argazki lehiaketa antolatzen du. Bazkideek eta Antiguo auzokozaleek ere hartu dezakete parte. |
||||
![]() |
GARAGARDO II. FESTA HANDIA Joan den uztailaren 18an Garagardo II. festa ospatu zen. Afaria Jose Luis Zamora (Tato) eta Jose Angel Azpirozek prestatu zituen, eta izugarria izan zen. Zerbitzariak zuzendaritza partaideak izan ziren. |
||||
![]() |
Baso Etxea Japonen Joan den apirilan June Yamaguchik, japoniar itzultzailea, eta bazkide baten bikotea (Iñigo Navarro) proposatu zuen Elkarteari bidaiko aldizkari batentzat "pil-pil" bakailua eta legatza kazola prestatzeko. Baldintza lurrezko kazola izatea izan zen. |
||||
















